Behaketa, azterketa eta esperientzia
Gure funtsezko zutabea Bernard Aucouturier irakasleak Psikomotrizitate Jardunbidearen bidez umeekin egindako urte askotako behaketa, azterketa eta esperientzia da.
Gure lana gidatzen duen beste erreferentzia garrantzitsu bat Emmi Pikler doktoreak askatasunean mugitzetik abiatuta umeen motrizitatearen garapenari egindako ekarpena da.
Familiaren begirada sistemikoa ere itsasargi handia da gure lanean. Horrek erakusten digu txikienek jatorrizko sisteman konpondu gabeko gaiak umeenganako baldintzarik gabeko maitasun gisa eramaten dituztela.