Laguntza terapeutikorako psikomotrizitatea

Bizitzaren erronkei modu orekatuagoan aurre egitea

Servicio de Psicomotricidad de ayuda terapeútica

Laguntza terapeutikorako psikomotrizitatea


Terapiaren helburua umearen barne-baliabideak konpontzea eta berreraikitzea da, bizitzako erronkei modu orekatuagoan eta adierazpide berriekin aurre egitea ahalbidetuz.

Ondoeza edo sufrimendua dagoenean, terapiak jolasaren bidezko espazioa eskaintzen du, umeak berarentzat garrantzitsua dena adierazi dezan eta bere historia berreraikitzeko.

Banaka lan egiten da, psikomotrizistarekin harreman pribilegiatua eta esanguratsua izateko.

Gure zentroan, euren heltze-prozesuan, diagnostikorik barik edo diagnostikoarekin, zailtasun emozionalak, sozialak (egokitzekoak, jokabidekoak, harremanetakoak) eta ikaskuntzakoak dituzten 2 eta 11 urte bitarteko umeekin egiten dugu lan esparru horretan. Horrek hainbat nahasmendu, patologia eta alterazio biltzen ditu, hala nola: autismoa, desgaitasuna, mugitzeko inpultsibitatea, prematuritatea, adopzioa, garuneko paralisia, gaixotasun psikosomatikoak, trauma, dolua, beldurrak, segurtasunik eza, norberaganako konfiantza eta balio falta, arreta-defizita eta hiperaktibitatea, lengoaiaren eta komunikazioaren nahasmenduak, hainbat sindrome mota, garapenaren atzerapen orokortua, etab.

Ume batek tratamendu terapeutikoa behar duen edo/eta horretaz balia daitekeen zehazteko, hasierako balorazioa egiten da. Lehenengo balorazio horretan hau egiten da: hasierako elkarrizketa gurasoekin edot tutoreekin, umearekin psikomotrizitate bidezko behaketa interaktiboa egiteko lau saio eta psikomotrizistak behatutakoa azalduko duen azken bilera gurasoekin edo tutoreekin.

Prozesu terapeutikoan familiaren testuinguruarekin koordinatuta egiten dugu lan, hori delako hazkuntzaren eta hezkuntzaren elkarrekintzarako oinarria. Horren inplikazioak eraldaketa sakonak eta sendoak izatea ahalbidetuko du.

Modu berean, terapiak bere xederik onena lortu dezan beste profesional batzuekin (eskola eta beste batzuk) eta umearengan arreta eta elkarreragina sortzen duten zerbitzuekin (medikuak eta sozialak) elkarlanean aritzen gara.