Heziketarako-prebentziorako psikomotrizitatea

Komunikaziora, gizartera, sormenera eta pentsamendura irekita egotea

Servicio de Psicomotricidad educativa-preventiva

Heziketarako-prebentziorako psikomotrizitatea


Heziketarako-prebentziorako psikomotrizitateak, umeari bere buruaren bizipen positiboa lortzeko aukera ematen dion eta komunikaziora, soziala den horretara, sormenera eta pentsamendura zabaltzea ahalbidetzen duten heltze-oinarri sendoak eskaintzen ditu.

Heziketarako-prebentziorako psikomotrizitate saioak taldean egiten dira. Saio horiei esker, helduak ume bakoitzaren ezagutza sakona du, eta ume horiek behar duten horretan lan egin dezake. Horrela, zailtasunik ez duten umeak ikusten ditugu, beste batzuek konpondu daitezkeen zenbait zailtasun dituzte, eta laguntza terapeutikotik landu beharreko zailtasun handiagoak ere atzematen ditugu.

3 eta 7 urte bitarteko umeei eskaintzen diegu, antzeko adin talde txikietan. 3 urteko taldean 7 ume gehienez, eta 4, 5, 6 eta 7 urteko neska-mutilen taldeetan 10 gehienez.

Talde hauek urritik ekainera eskeintzen dira. Maiztasuna astean saio batekoa da eta iraupena ordu laurdenekoa da.

Ikasturtean zehar hiru bilera egiten dira familiekin. Hasierako bileran psikomotrizitateari buruz eta umearen heltze-prozesuaren hainbat alderdiri buruz hitz egiten da. Oinarri horiek ezagutzeak bigarren eta hirugarren bileretan jorratuko den umeen prozesuen bilakaera hobeto ulertzen lagunduko digu. Bilera horietan, familien interesekoak izan daitezkeen umeen prozesuari buruzko hainbat gai ere sortzen dira.