Gure helburu nagusia umeei alde psikologikotik garatzeko eta heltzeko prozesuan laguntzea da.
Izan Psikomotrizistak 2023ko apirilean sortu zen, umeei eta familiei laguntzeko zentro gisa. Helburu nagusia umeei alde psikologikotik garatzeko eta heltzeko prozesuan laguntzea da, ongizate eta autonomia handiagoa lortzeko bideak zabalduz.
Hezkuntzaren, Fisioterapiaren, Osasunaren eta Psikomotrizitatearen arloetan esperientzia luzea duen profesional-taldea osatzen dugu, eta psikomotrizitate-jardunbidea ardatz duen proiektu honetan taldean egiten dugu lan.
Proiektua zaintzeko dugun moduan hobekuntzarekiko konpromisoa dago. Hori dala eta, etengabeko prestakuntza pertsonal eta teorikoa jasotzen ari gara hainbat arlo eta diziplinatan, gure ezagutzak osotzeko eta aberasteko. Horri esker begirada zabalagoa dugu ume eta familia bakoitzari laguntzeko orduan.