GURE INSTALAZIOAK
Lanerako bi gela, bulego bat eta bainugela zabala ditugu. Gela batek 80 m2 ditu eta beste batek 45 m2. Biak diafanoak eta zutaberik gabekoak dira.
Zentro osoa egiten dugun jardunbiderako dago pentsatuta, prestatuta eta egokituta.
Egongeletan eta bulegoan zorua pago naturaleko egurrezkoa da, leihoak zabalak eta egurrezkoak dira, baita ere. Hori guztia dela-eta espazioa atsegina eta beroa da.
ESPAZIOEN ALOKAIRUA
Zentroaren berezko jarduerez gain, gela bat edo zentro osoa alokatzeko aukera ere eskaintzen dugu, giza garapenera bideratuta dauden eta gure lanarekin bat datozen beste jarduera batzuetarako.
Gelak asteburuetan alokatzea aurreikusten da eta modu jarraituan edo unean-unean alokatu daitezke.
Interesatuta bazaude, deitu baldintzei buruzko informazioa eskatzeko.
