Arreta goiztar gisa ulertzen dugu euren garapenean nahasmenduak edo horiek pairatzeko arriskua duten umeen aldi baterako edo etengabeko premiei ahalik eta lasterren erantzuteko helburua duten eta 0 eta 6 urte bitarteko umeei, familiari eta inguruari zuzenduta dauden esku-hartzeak.
Gure zentroan, esparru pribatutik eta esku-hartze psikomotrizitatetik erantzuten diogu eskaera horri, osatzen dugun taldeko kide bakoitzak dituen profil eta trebezia profesionalen araberako espezifikotasunak kontuan hartuta, erantzuteko egokienak aukeratuta..
Psikomotrizitatea esku-hartze egokia eta eraginkorra da adin horietan, umearengana iristeko modua gorputzaren bidezkoa delako. Azaldu dugun moduan, umearen gorputza funtsezko baliabidea da beretzat, besteei eta bere buruari esateko, bere burua ezagutu ahal izateko, eta besteekin eta inguratzen duen munduarekin konektatzeko. Gorputzak garapen sentsorialerako, komunikaziorako eta harremanetarako bide ugari zabaltzen eta ahalbidetzen ditu bizitzako lehenengo urteetan.
Arreta berezia jartzen dugu umeari arreta ematen dien eta harekin elkar eragiten duten beste profesional (eskola eta beste batzuk) eta zerbitzu (medikuak eta sozialak) batzuekin lankidetzan aritzeko prozesuan.